Legezko oharra

1. Sarrera

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikuluan jasota dagoen informazioa emateko betebeharra betetze aldera, aditzera ematen dizugu www.serviciosecologicos.com URLa RENOR Industria-Birziklapenak (aurrerantzean, RENOR) merkataritza-enpresaren jabetzako domeinu bat dela. Enpresaren helbidea, hauxe: Prado pasealekua, 12. 01320 Oion - Araba.   Posta elektronikoko helbidea: info@reciclajesrenor.com. Telefono-zenbakia: 945 622 100. Webgunera sartu eta bertan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak erabat eta eragozpenik gabe onartzen dituela erabilera-arau hauek; zehazki, erabiltzailea webgunera sartzen den unean RENOR-ek argitaratuta duen erabilera-arauen bertsioa onartzen du. Hori dela eta, erabiltzaileak jakin behar du garrantzitsua dela erabilera-arauak irakurtzea webgunera sartzen den bakoitzean.

 

2. www.reciclajesrenor.com webgunearen erabilera

Erabiltzaileak hitzematen du webgunea eta horren bidez bere eskura jarritako zerbitzuak erabiliko dituela legearekin, moralarekin, ohitura egokiekin eta ordena publikoarekin bat etorriz, bai eta erabilera-arau hauetan xedatutakoarekin ere. RENOR-ek, webguneak arin funtziona dezan eta erabiltzaileen mesedetan, alde bakarretik, edozein unetan eta aurrez adierazi gabe alda ditzake webgunean emandako zerbitzuak edo bertako edozein alderdi garrantzitsu, edo webgunearen zerbitzuen baldintza operatiboak, teknikoak eta erabilerakoak.  Webgunearen erabiltzaileek bete egin beharko dute RENOR-ek e-postaz edo webgunearen bidez ematen duen argibide oro. RENOR-ek erabilera-arau hauetako edozein baldintza aldatzeko eskubidea du, alde bakarretik eta aurrez abisatu gabe, egokitzat jotzen duen baldintzetan; hartara, erabiltzaileei adierazi beharko dizkie webgunean eginiko aldaketak. Informazio gehiago lortzeko, zalantzak argitzeko eta kexak edo iradokizunak helarazteko, erabiltzaileek webgunearen arduradunekin harremanetan jartzeko aukera dute info@reciclajesrenor.com posta elektronikoko helbidera idatziz, 945 622 100 telefono-zenbakira deituz edo Los Agustinos industrialdea z/g (Aitzoaingo zaldua) 31013 Iruña helbidera joanda.


3. Atal batzuen baldintza espezifikoak

Webgune honetako zerbitzuak bertara sartzen diren erabiltzaile guztiek erabil ditzakete, eta erabiltzaile horiek www.serviciosecologicos.com webgunea erabil dezakete baldin eta hemen jasota dauden baldintzak aurrez onartu eta betetzen badituzte; osterantzean, webgunetik irten beharko dute.


4. Jabetza intelektuala eta egile-eskubideak

Webgunean jasota dagoen informazio guztia, horren diseinu grafikoa eta HTML, JAVA, JAVA Script edo Active X lengoaietan dagoen kodea egile-eskubideek edo jabetza intelektuala babesteko beste eskubide batzuek babestuta daude. Eskubide horiek guztiak RENOR-enak edo haren lizentzia-emaileenak dira. Webgune honetara sartzen diren Interneteko erabiltzaileek bertako informazioa ikus eta deskargak edo erreprodukzio pribatuak egin ditzakete beren sistema informatikoan, baldin eta erreproduzitzen dituzten elementuak ez bazaizkie hirugarrenei lagatzen, edo Internetera edo sare lokal batera konektatutako zerbitzari batean instalatzen ez badira. Erabilera-arau hauetan jasotakoaren kalterik gabe, debekatuta dago webgunean argitaratutako informazio osoa edo horren zati bat banatzea, aldatzea, lagatzea, publikoki komunikatzea, erreproduzitzea eta beste edozein ekintza gauzatzea, RENORek aurrez baimena eman ez badu. Erabiltzaileak modu arduratsu, zuzen eta legezkoan erabili beharko ditu webgunean jasota dauden edukiak eta informazioak; zehazki, erabilera pertsonalerako soilik izango dira, ez erabilera komertzialerako. Dena den, edukiak eta informazioak erabili ahal izango ditu baldin eta edukia edo iturriak, copyrighta eta RENOR-en edo hirugarrenen eskubideak identifikatzen dituzten beste datu batzuk ezabatzen edo aldatzen ez baditu. RENOR-ek aldez aurretik eta idatziz baimendu ez badu, debekatuta dago webgunean argitaratuta dagoen informazioaren edukia erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea edo argitaratzea, edozein modutan izanik ere. Edukia erreproduzitzeko baimena eskatu nahi izanez gero, idatzi posta elektronikoko helbide honetara: infor@reciclajesrenor.com. Edozein erabiltzailek edo hirugarren batek uste badu webguneko edozein eduki bertan argitaratuz egile-eskubideak edo jabetza intelektuala babesteko beste eskubide batzuk urratu direla, jakinarazi hori guztia RENOR-i, arren. Horretarako, idatzi posta elektronikoko helbide honetara: info@reciclajesrenor.com. Mezuan, adierazi informazio hau, gutxienez: a) Erreklamaziogilearen izen-deiturak, helbidea, telefono-zenbakia eta e-posta; b) ustez urratu diren egile-eskubideen edo jabetza intelektuala babesteko beste eskubide batzuen titularraren datuak; c) zer edukiren gaineko eskubideak urratu diren ustez, eta eduki horiek webgunean non dauden kokatuta; d) adieraztea edukiak webgunean argitaratu direla egile-eskubideen edo jabetza intelektuala babesteko beste eskubide batzuen titularrak berariazko baimena eman gabe. Aurreko paragrafoetan adierazitakoaren kalterik gabe, RENOR-ek eskubidea izango du publizitatearekin eta egile-eskubideekin edo jabetza intelektuala babesteko beste eskubide batzuekin lotutako eta indarrean dagoen araudian oinarritutako erreklamazioen aurka defendatzeko.


5. Hiperestekak

Webgunean publizitatera edo hirugarrenen webguneetara jotzeko estekak badaude, RENOR-ek ez du zertan kontrolatu eta ez ditu aldez aurretik kontrolatzen hirugarrenen webgunean edo webguneetan dauden zerbitzuak, edukiak, datuak, fitxategiak, produktuak eta edozein material-mota, ez ditu horiek guztiak ontzat ematen eta ez ditu bere gain hartzen. Horrenbestez, RENORek ez du inoiz erantzukizunik izango webgune horretako edo horietako edukien legezkotasunaren gainean. Hala, hirugarrenek soilik dute edukien legezkotasuna, morala, ohitura egokiak eta ordena publikoa errespetatzeko erantzukizuna, horretara mugatzen ez den arren, baldin eta edozein hirugarrenen eskubideak urratzen ez badituzte. Hiperesteka bat egoteak ez dakar inolako harremanik RENOR-en eta hiperesteka dagoen webgunearen jabearen artean. Webgunearekin lotzeko hiperesteka bat ipini nahi duten erabiltzaileek edo hirugarrenek ziurtatu beharko dute hiperestekak webguneetara edo webguneko zerbitzuetara jotzeko aukera soilik ematen duela, eta ez dituela edukiak erreproduzitzen, ez dagoela esteka sakonik, arakatzailerik eta webguneko edukiei buruzko adierazpen zehaztugabe edo okerrik, horretara mugatu gabe ere. Hiperesteka osatzen duten zeinuak izan ezik, erabiltzaileak ziurtatuko du hiperestekak lotzen duen webgunean ez dela RENOR-en marka, izen komertzial, establezimenduen errotulu, izen, logotipo, eslogan edo beste edozein zeinu bereizgarririk egongo.


6. Bermerik eta erantzukizunik eza

RENOR-ek ez ditu bermatzen webgunearen fidagarritasuna, erabilgarritasuna eta funtzionamenduaren jarraitutasuna, ezta erabiltzailearen eskura jarritako produktu edo zerbitzuenak ere. Hortaz, ez du inolako erantzukizunik izango webgunearen edo bertako zerbitzuen erabilgarritasunik, fidagarritasunik edo jarraitutasunik ezak eragindako kalteen gainean; nolanahi ere, kaltetutakoei laguntza teknikoa ematen saiatuko da, ahal duen neurrian. Legeek finkatutako mugak kontuan harturik, RENOR-ek ezin du bere gain hartu eta ez du bere gain hartuko inolako erreklamaziorik, webgunean jasota dauden edukiak eta edozein motatako informazioa egiazkoak eta osoak ez badira edo eguneratuta ez badaude. RENOR-ek ez du zertan kontrolatu eta ez du aldez aurretik kontrolatzen erabiltzaileen edo webgunera sartzen direnen softwarean edo hardwarean alterazioak eragin ditzakeen birusik edo elementurik ez dagoela edukietan; beraz, ez ditu bere gain hartuko birus edo elementu horien ondorioz sor daitezkeen ezein motatako kalteak. RENORek ez du zertan kontrolatu eta ez ditu aldez aurretik kontrolatzen hirugarrenen webgunean edo webguneetan dauden zerbitzuak, edukiak, datuak, fitxategiak, produktuak eta edozein material-mota, ez ditu horiek guztiak ontzat ematen eta ez ditu bere gain hartzen. Horrenbestez, RENOR-ek ez du inoiz erantzukizunik izango webgune horretako edo horietako edukien legezkotasunaren gainean. Hala, hirugarrenek soilik dute edukien legezkotasuna, morala, ohitura egokiak eta ordena publikoa errespetatzeko erantzukizuna, horretara mugatzen ez den arren, baldin eta edozein hirugarrenen eskubideak urratzen ez badituzte. Erabiltzaileak legea edo akordio honetan jasota dauden erabilera-arauetako edozein betetzen ez badu, bere gain hartuko ditu RENOR-ek horren eraginez jasaten dituen ezein motatako kalteak.


7. Erabilera-arauen babesa

Erabilera-arau hauetako estipulazio bat baliogabea edo eraginik gabekoa dela adieraziko balitz, gainerako xedapenek bere horretan jarraituko dute hitzartutako baldintzetan. SENek hitzematen du baliogabetzat jotako estipulazioa aldatuko lukeela, eta aldeen hasiera bateko asmora ahalik eta gehien hurbilduko litzatekeela.


8. Lege aplikagarriak eta jurisdikzio eskuduna

Erabilera-arau hauek Espainiako legeen pean daude. Edozein eztabaida sortzen bada, RENOR-ek eta erabiltzaileek adierazten dute nork bere foruari edo beste edozeini uko egin eta Iruñeko (Nafarroa, Espainia) epaitegien eta auzitegien eskumenen pean egongo direla, eztabaidaren ebazpena baliozkoa izateko, ebazpena gauzatzeko eta betetzeko, eta eztabaida osorik edo zati batean konpontzeko. Kontratu hau RENOR-en eta erabiltzailearen arteko akordioaren adierazpen osoa da, eta aurrez bien artean egon diren itun, konpromiso, adierazpen edo akordio guztiak ordezten ditu, hala idatzizkoak nola ahozkoak.

Guk erabiltzen ditugun cookiak geureak nahiz besteenak izan daitezke, Internet-en egindako ibilaldia atseginagoa izan dadin.
Internet-en, gurekin jarraitzen baduzu, gure cookie-kudeaketari ongi deritzozula pentsatu behar dugu.